Proiektua

JARDUERAK



HAUR ZURTZAK

Jangela Solidariak 500 haur zurtzen nutrizio-laguntza eta osasun-zerbitzuen erabilera hartzen du bere gain, bai eta haur horiek bizi diren etxeetako alokairua, ura eta argindarra ere, behar duten eskola-materialaren zati batez gain. Era berean, unibertsitatera iristen direnen hezkuntza eta garraiorako laguntza ematen du, proiektuaren babesa ez baita bukatzen harik eta neska eta mutilek unibertsitate-ikasketak bukatu arte.


BIGARREN HEZKUNTZAKO NESKENTZAKO BEKAK

2013. urtean hasitako jarduera honekin, ahultasun-egoeran dauden landa-eremuetako neskek eskola uztea minimizatu nahi da, Kilteawlaelo barrutiko eta Wukro hiriko bigarren hezkuntzako eskoletan. Familiek diru-baliabiderik ez edukitzeagatik nesken eskola-uzte kasuak %20tik %5era murriztea da helburua..