Jangela Solidaria proiektua azaldu zaie institutuko Merkataritzako ikasleei. Hain zuzen ere, urtero antolatzen dituzten “TOPAGUNEAK” jardunaldien barruan, egun bat Jangela Solidaria proiektuaren zabalkunderako gorde dute. Horrekin batera, afiliazio-triptikoak banatu dira, eta Jangela Solidariak editaturiko pintxoei buruzko liburua salgai jarri da.Oso emaitza positiboak lortu dira diru-bilketaren zein afiliazioaren aldetik.
