Proiektua

HELBURUA





Jangela Solidariak sortu zenetik ezarri zuen helburua, Wukron, Tigray eskualdean (Etiopia iparraldean)500 haur zurtzen elikadura, osasuna, etxebizitza eta hezkuntza bermatzea izan zen.


Egun, Wukroko Gizarte Garapenerako Bulegoak (WSPD) kudeatzen ditu Jangela Solidariak garatzen dituen jarduerak. Orain aurrera eramaten ari den hiru urterako lan-programaren helburua, haur zurtzen bizibiderako baliabideak hobetzeko laguntza ematen jarraitzea da.


Halaber, lekuan bertan sortu diren eskarien ondorioz, proiektuak umezurtzentzako laguntza hori beka-programa batekin hedatu du, landa-eremuetan bizi, eta diru-baliabiderik gabeko familietakoak diren neskentzat, emaitza akademiko onak lortu arren, ikasketak utzi beharrean aurkitzen direnean, beharrezko laguntza jaso ezean.