Berriak




2018. urteko pintzelada batzuk

|

Diócesis de Adigatek, Diócesis de la Iglesia Católica Etiopek eta Desarrollo Social de Wukro programak, zonalde hauetako pertsona behartsuenei laguntzen aritu dira hainbat programaren bidez; beti ere, umezurtz dauden haurretan enfasia jarriz.

Martxan jarri zenetik, Jangela Solidarioak, Wukro eta Kilte-Awlaelo hirietako kolektibo hauetako gatazka edo arazo sozialak modu esanguratsuan murriztera lagundu du. Proiektu honi esker, ume asko eta askok beraien behar basikoenak bete ahal izateko laguntzak jaso dituzte, horrela, hauei etorkizun batean pentsatu ahal izateko aukerak emanez. Gainera, ume horietako askok eskolara joateko aukera ere izan dute; esan beharra dago, proiektu hau gabe hori ezinezkoa izango litzatekeela.

Horrez gain, proiektu honek pertsona nagusiak, ezgaituak eta zaurgarritasun egoeran dauden beste hainbat pertsona ere hartzen ditu kontuan; beti ere hauei bizi kalitatea hobea lortzen laguntzeko ahaleginetan.

Guztira 550 umezurtzek eta 184 pertsona nagusik jaso dute programa honen laguntza azken urte honetan, eta laguntza hauek elikadurarekin lotutako gastuak, bizilekuaren errenta eta fakturak ordaintzeko izan dira. Horrez gain, arropa erosi ahal izateko euskarri ekonomiko bat ere eman zaie. Ume horietatik, 53 unibertsitateko ikasketak edo beste modu bateko ikasketak burutzen ari dira. Gainera, elikatzeko beharra zuten 47 pertsonari laguntza eman zaie eta baita VIH/SIDA zeukaten 30 pertsonari ere.

Lau gizarte langile eta zortzi ama dira kolektibo hauetaz, aspektu ezberdinetan, arduratzen direnak. Egunero egiten dituzte bisitak etxebizitzetara zein eskoletara, eta laguntza psikosoziala eskaintzen die. Hezkuntzarekin, osasunarekin, nutrizioarekin, higienearekin, etxebizitzarekin eta arroparekin dituzten arazoak gainbegiratzen dituzte eta hauek konpontzen saiatzen dira; eta gainera, pertsona hauek dituzten traba legalei aurre egiten ere saiatzen dira. Beraien ekintzak aurrera eraman ahal izateko, urte hasieran, gizarte lanaren eta umeen garapenaren inguruko lau eguneko formazio bat jaso zuten; zeinek proiektu honetan parte hartu duten pertsonen ongizatean ere eragina izan duen.

Beraien elikadura propioa prestatzen ez dakiten eta pertsona nagusirik gabe bizi diren haurrei janaria prestatzeko hainbat sukaldari egotzi zaizkie. Guztira, 13 sukaldari izan dira beraien zerbitzuak haur hauei eskaini dizkienak; hauek Wukro hiriko 19 umeri eta neskek zuzendutako 13 familiari laguntzen aritu dira.

Jangela solidarioa proiektuak, behar dituztenen tratamendu medikuekin erlazionatutako gastuak ere bere gain hartzen ditu. Horrela, 2018.urtean, programa honetako umeen behar medikuak 112 aldiz asetu behar izan zituzten; 37 umezurtz egoeran zeuden laguntzaileen kasuan.

Programa honen baitan, badaude gaixotasun iraunkorrak jasaten dituzten umeak ere, adibidez, seropositiboak diren umeak, arazo kardiologikoak dituzten umeak, gaixotasun mentalak dauzkaten umeak, eta baita, ezgaitasun fisikoak dituzten umeak ere. Jangela Solidarioan atentzio eta zaintza berezia eskaintzen diegu kasu hauei, daukaten zaurgarritasun maila handiagatik. 2018. Urtean zehar, guztira 31 ume umezurtz eta seropositibok beraien zaurgarritasun maila handia zela eta, laguntza osagarrik edo gehigarriak jaso zituzten.