Berriak




“Donostiatik Etiopiara” liburuaren ale bat nahi duzu?

|

Ziurki, zuetako askok, Jangela Solidariako bazkideak zareten aldetik, “Donostiatik Etiopiara” liburua ezagutuko duzue, bere garaian Peio García Amianori esker argitaratutakoa. Donostiako taberna eta jatetxe nagusien pintxoen bilduma bat da.

Atera zenean, liburu horien salmentaren dirua Jangela Solidaria proiektuarentzat izan zen. Egun, salmenta-kanpaina bukatuta, batzuk sobera gelditu dira, eta pentsatu dugu dohainik banatzea Jangela Solidaria hasieratik babestu izan duzuen artean.

 

Liburu bat zuretzat gordetzea nahi baduzu, bete formulario hau, gaian “JANGELA LIBURUA (euzkaraz edo gazteleraz)” jarrita. Eskabideak iristen diren ordenan erreserbatuko dizkizuegu.