Sorrera
Ángel Olaran (Hernani, 1938/05/17) Aita Zurietako misiolaria da, eta Tanzanian hogei urte eman eta gero, bere lana Wukron (Etiopia) egin zezan deitu zioten. Badira hainbat urte han bizi dela, askotariko jarduerak aurrera eramanez (hezkuntza, basoberritzea, osasun eta higienea, sorospen-laguntza edo mikrokredituak).
Hala, Saint Mary ikastetxea fundatu du Wukron, neska eta mutilen hezkuntza bermatzeko; basoberritzearen arloko lanak eta planak eramaten ditu aurrera; Wukroko ospitalearen zein hiri bereko osasun-zentroaren garbiketa-gastuen ordainketaz arduratzen da, sorospen-laguntzako lanak egiten ditu (elikadura, etxebizitza, medikazioa, etab.) haurrentzat eta pertsona behartsuentzat; eta mikrokreditu-proiektu bat du martxan, negozio txikiak finantzatzeko –hala nola oiloak, behiak, barazkiak erosteko edo tapizak, janariak, egurra eta abar saltzeko– inguru horretako jendearen artean.
2004. urtean, Gipuzkoako pertsona-talde batek Ángelen lanean laguntzeko elkartzea erabaki zuen, alde horretako umezurtzen egoerari zegokionez. Horrelaxe sortu zen Jangela Solidaria.

Proiektuaren bidez lagundu nahi zaien neska eta mutilek gurasoak galdu dituzte, gehienbat 1998 eta 2000 artean Etiopiak Eritrearekin izan zuen gerraren ondorioz, bai eta HIESaren, lehorteen, eta abarren ondorioz ere.
Kalkulatu denez, 2005. urtean, Wukron 1.500 umezurtz inguru zeuden, guztira 33.000 biztanle edukita. Umezurtz izanik, ahultasun-egoera berezian aurkitzen ziren, inongo pertsona helduren zaintzarik gabe, hornikuntza gutxiko etxe batzuetan bizi zirela, hoditeriako urik edo komunik gabe. Era berean, % 90ek malnutrizioa zuten, eta horrek gaixotze- eta heriotza-indize handiak eragiten zituen.

Haurren heriotzen erdietan, malnutrizio horrek eragin erabakigarria izaten du, bai eta haur-populazioko kolektibo horrek garapen fisiko eta mentalaren aldetik pairatzen duen atzerapen handian ere.
Bestalde, elikagai-soberakinak ekoizten diren mundu batean (eta horiek suntsitu egiten dira askotan, merkatuari loturiko arrazoiak direla eta), eskandalagarria eta etikoki onartezina da populazioaren zati handi bat goseak egotea.
Jangela Solidariari esker, 2005. urteaz geroztik 600 haurren baino gehiagoren bizi-kalitatea hobetzea lortu da.

Gonbidatzen zaitugu Ángelek Wukroko neska-mutilekin egiten duen lanari buruzko bideo hau ikustera.