Berriak




Etorkizun hobe baterako hezkuntza aukerak

|

Jangela Solidarioa programak enfasi berezia jartzen dio hezkuntzari ere. Izan ere, zaurgarritasun egoeran dauden haurrek ere hezkuntzarako aukera izan behar dutela uste dute. Hori dela eta, formazio akademiko eta profesional egokia izateko laguntza ematen zaie eta honen jarraipena egiten da. Hori horrela izanik, proiektu honek, eskoletako matrikula eta kostuak bere gain hartu ditu eta umeak uniformez, koadernoaz, boligrafoz… hornitzen ditu.

2017-2018 urte akademikoan, 485 ume izan ziren beraien graduetara joan zirenak, haurtzaindegitik hasi eta unibertsitatera arte. 2018-2019 ikasturtean, aldiz, 500 umezurtz eskolaratu ziren Jangela Solidarioari esker.

Proiektu honi esker eskolaratu ziren umeetatik 22k ezin izan zuten hurrengo gradura igaro. Kasu batzuetan, hauek pairatzen dituzten gaixotasun mentalen errua izan da, eta beste kasu batzuetan, aldiz, hezkuntza zentroek izan dituzten emaitzen balorazio zorrotzengatik.

 

Errefortzu klaseak

Umeek ikasketetan errendimendu handiago izateko, zapatuetan, Wukroko Kisanet eskolan, klase tutorialak antolatu dituzte. 2018. urtean, 119 ume joan ziren, gutxi gorabehera, klase hauetara. Klase hauek 7º mailako eta maila altuagoetako umeei eskaini zaizkie eta hauetan matematikak, ingelesa, fisika eta kimika lantzen dituzte, batik bat.

Hurrengo kurtso akademikoan klase tutorial hauek indartzen jarraituko dugu, errendimendu baxua duten haurretan arreta berezia jarriz.

 

Material gehigarriak eskura izateko mini liburutegi bat

Tutoria zerbitzuez gain, eta eskolari edo hezkuntzari loturiko beste laguntza bat bezala, programa honek mini liburutegi bat sortu du umezurtz edo zaurgarritasun egoeran dauden eta material osagarriak edo gehigarriak irakurtzeko interesa duten haurrentzat. Hau, zentroan zabaldu da eta umeen errendimendu eskolarra hobetzeko materialez hornitu da. Bertan, klasean lantzen dituzten materiekin erlazio zuzena daukaten materialak aurkitu ditzakete: fisika, kimika, matematika, historia, ingelesa, biologia, geografia… buruzko materialak aurki baititzakete bertan.

biblioteca

Zerbitzu hauek erabiltzen dituztenek, liburuak eraman ditzakete etxera aste batez; beti ere, aste hori igarotzean epea luzatzeko aukerarekin.

Eskoletan eta liburutegi publikoetan dagoen liburu eskasia dela eta, mini liburutegi honek arazo honi aurre egiten laguntzen digu, eskoletan erraz lortu ezin dituzten materialak eskuragarri egiten baititu. Hala ere, hemen oraindik ere lan asko dago egiteko, izan ere, eskuragarri dauden liburu hauek ez dira programa honetako ume guztien beharrak betetzeko beste, ez daude ume guztientzako behar beste liburu, alegia.

 

Konpetentzia motibatzailea

Errendimendu eskolarra hobetzeko eta konpetentzia positibo baten sentsazioa sortzeko, proiektu honetako umeen artean galdera erantzun bidezko bi lehiaketa ospatu dira. Galderak matematika, ingelesa, fisika eta kimikaren ingurukoa izan ziren.

7º eta 12º maila bitarteko 119 umek parte hartu zuten lehiaketetan, eta hauek parte hartzera motibatzeko hainbat sari eman ziren; 36, hain zuzen ere.

 

Teknikariak eta profesionalak formatzen

Jangela Solidarioak ez du formazioa ahazten. 2018. urtean, umezurtz eta zaurgarritasun egoeran zeuden 39 neska eta mutilek parte hartu zuten formazio profesional formaleko eta informaleko programan. Programa hauen iraunkortasuna, aukeratzen duten arrama profesionalaren (kontabilitatea, nekazaritza, elektrizitatea…) araberako da, eta hau urte batetik hiru urte bitarterakoa izan ohi da.

Urte honetako ekainean, 18 ikasle graduatu ziren modalitate hezgarri honetan.

Beste alde batetik, 24 ikaslek ezin izan zuten eskolara joan, beraz, hauek beste modu bateko formazio formal edo informaleko kurtso batzuk burutu zituzten Wukro TVTE eta Wukro Saint Mary’s Collegen; batzuek nekazaritzako formazioa ere jaso zuten Wukron.

 

Beraien ikasketa unibertsitarioak burutzeko ikasleei laguntza

Gaur egun, 53 dira zaurgarritasun egoeran dauden eta hala ere herrialdeko unibertsitate ezberdinetan ikasketak burutzen ari diren ikasleak; horietatik 8 2018-2019 ikasturtean onartu dituzte, hain zuzen ere. Programak, hilero, 250 birr-eko (zazpi euro baino zerbait gehiagoko) laguntza ematen die ikasleei fotokopietarako, zein material eskolarrerako. Gainera, unibertsitatera joateko eta handik buelta egiteko garraio gastuak ere bere gain hartzen ditu programa honek. Horrez gain, talde honetan parte hartzen dutenei manta bat, izarak eta motxila bat ere ematen zaizkie, eta baita ariketen liburuak, zein boligrafoak ere.

  1. urtean, proiektu honetako 12 gazte graduatu ziren herrialdeko unibertsitate ezberdinetan.

 

Hezkuntzaren ospakizuna 

Jangela solidarioak hezkuntzan jartzen duen enfasia dela eta, ikasturtea bukatzean jardunaldi eskolar bat antolatu zuen, non eskoletako eta bulegoetako ordezkariak egon ziren, baita zuzendariak ere, irakasleak, zaintzaileak, eta nola ez programako ume guztiak. Ekitaldi honetan, 1º eta 12º gradu bitarteko espediente hoberenak zituzten ikasleak saritu ziren, baita unibertsitateko espediente hoberenak zituztenak ere. Sariak 300 birr (ia bederatzi euro) ingurukoak izan ziren kurtso bakoitzean hirugarren nota hoberenak atera zituztenentzako eta 900 birr (26 euro baino zerbait gehiago) lehen postuak lortu zituzten ikasleentzako. Sari hauen helburua, ikasturtean zehar nota hoberenak atera zituzten ikasleei beraien lana saritzea izan zen, eta baita, gainerako ikasleak nota hobeak ateratzera motibatzea ere.