Berriak




Zainketa jasangarrietarantz

|

Ekintza hauen helburu nagusia, zaintzaileak, familiak, eta adin txikikoek zuzendutako familiak ekonomikoki sendotzea eta ahalduntzea izango litzateke, horrela zaurgarritasun edo umezurtz egoeran dauden ume hauen zainketa jasangarria izan dadin.

Sendotze ekonomikoa da umeek, ekintzak eta zerbitzuak, modu integral batean jasotzeko oinarria edo/eta modua. Hori horrela izanik, beraien hazkuntzaren eta garapenaren aspektu guztiak, hau da, behar fisikoak, mentalak, psikologikoak eta sozialak begiratzen dira, eta horien jarraipen bat egiten da. Familiek, beraien haurrentzako beharrezkoa den garapen integrala lortzeko, eta hezkuntzak suposatzen duen gastua ordaintzeko, osasun gastuak ordaintzeko, elikatzeko, janzteko… gaitasun ekonomikoak eta finantzieroak behar dituzte. Izan ere, gaitasun ekonomiko murritza izateak, beharrizan basikoak ezin asetzea dakar: hezkuntza, osasuna, elikadura… Gainera, familientzako zaurgarritasun egoeran dauden haur hauek zaintzeak, ume horren ongizate eta hazkuntzarako erantzukizun pertsonal zein kolektiboa bat izatea suposatzen du, baita, ume horren aitorpena eta onarpena ere.

WSDP eta bere donanteak laguntza zuzenaren estrategia erabiltzen ari dira hain zaurgarria den populazio honi laguntzeko, baina honek jasangarria den arreta bat garatu beharrean dependentziazko jarrera bat ere garatu dezake. Hori dela eta, WSDP gaur egun ume hauei, zein programak lan egiten duen woredetan zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei, laguntzeko erabiltzen dituen metodologiak aldatu nahian dabil. Hori horrela izanik, batik bat, ume hauek zaintzen dituzten familiek diru-sarrerak sortzen dituzten ekintza ezberdinetan parte hartzen dute, horrela, ume hauen zaintza jasangarriagoa egiteko eta beraien egoera ekonomikoa sendotzeko.

  1. urtean, umezurtz egoeran zeuden eta beste ume batzuez arduratzen ziren 31 ume aukeratu eta trebatu ziren diru-sarrerak sortzen dituzten ekintza ezberdin hauetan parte hartzeko. 31 ume horietatik, 28k, trebakuntza enpresarial eta teknikoa ere jaso zituzten eta ardien eta ahuntzen hazkuntzan, hegaztien ekoizpenean, erlezaintzan eta merkatuko ekintzetan ere parte hartu zuten.

Programa honetan parte hartzen dutenak, Jangela solidarioa programaren bidez diru-sarrerak sortzen dituzten ekintzen laguntza eta jarraipena urte betez egin eta gero, programan baja ematera konprometitzen dira. Izan ere, ekintza hauen bidez, urte batean, beraien kargu dauden umeak zaintzen jarraitzeko nahikoa independentzia ekonomiko lortuko lukete.