Berriak




Bizitza independiente bat lortzeko laguntza psikosoziala

|

Laguntza psikosoziala, beharrezkoa da umezurtz egoeran edo zaurgarritasun egoeran dauden umeek giza erlazioetan garapen normala izan dezaten. Horretarako, bizitzarako beharrezkoak diren gaitasunak sustatzen eta umeei hauek eskuratzen laguntzen zaie, gero beraien eguneroko bizitzan erabil ditzaten: eskolan, golasorduan, lanean; horrela, azkenik, hauek modu independente baten bizi ahal izateko.

ETXEKO ETA ESKOLAKO JARRAIPEN BISITAK

Jangela Solidarioa proiektuan, gizarte laguntzaileek eta zaintzaile lana egiten duten amek parte hartzen dute. Bi hauek, haur hauen etxeetara eta eskoletara bisitak egiten dituzte ongi elikatzen dauden ikusteko, etxebizitzaren baldintza egokiak ziurtatzeko, higiene egokia duten ikusteko, eta hezkuntzarekin duten erlazioa zein den ikusteko. Gizarte langileak, gainera, ume hauek familiarekin eta zaintzaileekin duten erlazioaren pendiente ere badaude. Hori dela eta, bisiten bidez hazkuntzaren eta garapenaren inguruko jarraipen bat egiten da; jarraipenerako neurri espezifikoak hartuz, eta arazoak sortuz gero, neurri zuzentzaileak hartuz.

Gizarte langileek, bisitak astelehenetik ostegunera burutzen dituzte, horrela, ostiralak bulegoko lana egiteko eta informeak eta dokumentazioa erredaktatzeko erabiliz. Zaintza lanak burutzen dituzten amek, aldiz, egunero burutzen dituzte bisitak.

Bisiten bidez, gizarte langileek eta zaintzaileek familiekin kontsultatzen eta eztabaidatzen dituzte elikadura baldintzak, diruaren administrazioa egokia, hezkuntza, diziplina eta kide bakoitzaren pertsonalitatea, higiene pertsonala, edota familia eta komunitatea integratzen dituztenen erlazioa indartzea.

Gizarte laguntzaileek, bi funtzioren baitan egiten dituzte bisitak: ohiko kasuetan edo kasu espezialetan. Kasu espezialen baitan aurkitzen direnak, hilabetean bi aldiz bisitatzen dituzte, gutxienez; eta kasu normalak deritzenak, aldiz, hilabetean behin. Gizarte langileek, zein zaintzaileek burutzen dituzten bisitak ume hauen etxeetan edo eskolan izan ohi dira, eta muturreko kasuetan ospitalean. Landa eremuen kasuan, gizarte langileek hiru hilabetean behin burutzen dituzte bisitak, urrutiago dauden eta proiektuaren parte diren umeen hazkunde eta garapen egokia ere ziurtatzeko.

AMA ZAINTZAILEAK

Umezurtz eta zaurgarritasun egoeran dauden eta familiarik gabe bizi diren umeei, zaintzen dituzten ama bat ezartzen zaie, eta honen bidez ume hauen jarraipena egiten da. Emakume hauek, bisita erregularrak egin ohi dituzten umeak dauden etxera. Babesle, irakasle, aholkulari eta komunitaterako zubiaren papera egiten dute; eta hain beharrezkoa duten, laguntza, maitasuna, egonkortasuna, orientazioa eta diziplina ematen dizkie.

Ume hauek, adin txikikoak diren beste gazte batzuek zuzendutako etxeetan bizi direlarik, laguntza psikologikoaren behar izugarria daukate. Hori dela eta, emakume hauek, bisiten bidez, umeen behar psikologiko hauek betetzeko garrantzi handikoak dira. Izan ere, bereziki, nagusirik gabe bizi diren umeak modu ezberdinetako abusuak jasatera arriskatzen dira, abusu sexualak jasatera, adibidez, edota delituak egitera behartzen dituzte, edota drogak eta alkohola kontsumitzera. Beraz, emakume hauek paper garrantzitsua jokatzen dute beraien eguneroko jarraipenaren bidez arrisku hauek murrizteko. Gainera, umeen higienean ere paper garrantzitsua jokatzen dute.

2018. urtean zehar, programa adin txikiko gazteek zuzendutako 68 etxeren kargu egin zen, guztira 84 partaiderekin, zeintzuek ama zaintzaileen laguntza jaso duten. Hauek, gizarte laguntzaileari informatzen diote beraiek gainbegiratzen dituzten umeei buruz. Honek, programan dauden umeei buruzko informazio argia izaten laguntzen digu, bai gizarte langilearen aldetik, eta baita ama zaintzaileen aldetik ere. Gizarte laguntzaileek, beraien denbora antolatzen dute ama zaintzaileekin batu ahal izateko, eta horrela, ume bakoitzaren egoerari buruz hitz egin ahal izateko.

BIZITZA NORMALIZATU BATERAKO AHOLKULARITZA

Aholkularitzak ere paper garrantzitsua betetzen du ume hauek bizitza positibo bat izan dezaten. Izan ere, dauden estigma eta diskriminazioarengatik, gurasoak galtzearen traumagatik, gaixotasunak izateko erraztasunagatik eta bizi diren zaurgarritasun ekonomikoko egoeragatik, umezurtz egoeran dauden umeak arazo psikosozialak, osasun arazoak eta antzeko beste arazo batzuk izateko sentikorragoak dira.

Gainera, badaude zaurgarritasun egoeran daudenez eta gizarteko arazo ezberdinak pairatu dituztenez gaixotasun mentalak edo portaerazko gaixotasunak garatu dituzten haurrak ere. Kasu hauetan, gizarte laguntzaileek laguntza berezia eskaintze die egoera honetan dauden umeei, eta hau ostiraletan izan ohi da.

Aholkularitza zerbitzu hauek, batik bat, arazo mental edo psikologikoak dituzten haurrei zuzenduta daude, izan ere, arazo hauek beraien bizitzako edozein esparrutan eragin dezakete, eta askotan honek eskola uztera ere eramaten ditzake.

2018. urtean, arazo akademiko, portaerazko arazoak, azaro psikosozialak eta arazo emozionalak zituzten 23 umeri eskaini zaie laguntza. Hauek, beraien errendimendu eskolarra hobetzeko eta bizitza egonkor eta normalizatu bat eraman ahal izateko aholkularitza zerbitzuak jaso dituzte, baita beraien testuinguru sozialean diziplina hobea izateko ere.

GAZTEEN ARTEKO HARREMANAK SENDOTZEKO KLUBAK

Haur hauen autokofidantza hobetzea oso garrantzitsua da. Horretarako, batetik, haur hauen talentuak hobetzeko, eta bestetik hezkuntza formal bat jaso ahal izateko, ezinbestekoa da giro on bat dagoen espazio bat sortzea. Horretarako, aurreko urteetan bost klub sortu ziren, zeintzuek aktibo jarraitzen duten. 2018. urtean programako 271 umek parte hartu zuten klub hauetako ekintza ezberdinetan, baita programaz kanpoko beste 83 umek ere; modu horretan, zaurgarritasun egoera ezberdinetan zeuden haurren arteko elkarreragin soziala sendotuz.

Klub hauek, Umeen Eskubideen Kluba, VIH/SIDAren aurkako Borrokaren Kluba, Ingurumenaren Kluba eta futboleko bi Klub dira. Klub bakoitzak, lanerako bere plan propioak ezartzen ditu eta bertan lan egingo duen jendea aukeratzen du. Gainera, klubetako ekintzak koordinatzeko, gizarte langile bat ezartzen zaio klub bakoitzari. Zapaturo, talde bakoitzak antzerkiren bat, poema ekitaldiren bat, galdera erantzun bidezko jokoren bat edo antzeko beste ekintzaren bat aurkezten du.

Afrikako Umearen eguna eta VIH/SIDAren Aurkako Borrokaren Nazioarteko eguna programako kluben parte hartze aktiboarekin ospatu ziren.

Ohikoa den bezala, kirolarekin zerikusia zuten txapelketak ere ospatu ziren, kasu honetan 90 parte hartzaile baino gehiagorekin, zeintzuk sei taldetan antolatu ziren. WSDPko kideek ere parte hartu zuten ekintza hauetan, adiskidetasuna sortzeko eta beraien kideen artean ere talde espiritua sortzeko asmoz.

Txapelketa honek, umeen (nesken eta mutilen) arteko erlazioa sendotzeko aukera sortu zuen. Txapelketan lehen hiru postuak lortzen zituztenek sari ekonomikoak, zein kirol sariak jaso zituzten; eta txapelketan parte hartu zuten umeetatik, orain, 23k, udalerriko ligan jolasten dute.

BIZITZARAKO GAITASUNAK

Egiaztatu da, Jangela Solidarioa programan parte hartzen duten umeen bizitza aktiborako prestakuntza ere oso garrantzitsua dela, eta beraz, ume hauek beraien eguneroko bizitzan agertzen zaizkien arazoei aurre egiteko ahalik eta gaitasun gehienez hornitu behar direla.

Hau kontuan izanik, gizarte langileek, beti ere hezitzaileek bizitzarako gaitasunetan duten prestakuntza kontuan izanik, 8º gradua eta unibertsitatea bitarteko 60 nerabe trebatu zituzten, eta baita umezurtz egoeran zeuden 45 ume ere.

Prestakuntza hau oso erabilgarria izan zen ume hauek egunerokotasunean aurre egin behar dizkieten desafioei aurre egin ahal izateko. Prestakuntza, batik bat, ondorengo gaitasunak garatzean eta hauek erabiltzen jakitean zentratu zen: denbora, estresa, antsietatea, haserrea, erabakiak hartzea, gatazkak konpontzea…